Teknologi berriak kanpainaren barnean, Nafarroako Gobernuak kamioi ibiltari bat bidali zuen herriz herri lau ordenagailuarekin; tartean gure herria bisitatu zuen. Helburu nagusia adinekoak hurbiltzea izan da eta teknologia berriei beldurra kentzea. Nonbait, gerora ikastaroak eskaini nahi dira eta horretarako bidea nolabait egina eduki nahi zuten antolatzaileek. Parte hartu duten herritarrek zalantzak argitu eta kuriosidadeak asetzen joan direla aipatu digute, baina gazteak eta umeak izan dira gehien erabili dutenak.