Eskolako ikasleek bildutako gaztain eta onddoekin erakusketa egin dute

Juana Mari SAIZAR 2007ko urriaren 31

Ikasleek egindako erakusketa. TTIPI TTAPA

Onddo eta gibelurdin jangarriekin egindako tortillak dastatu zituzten

Udazkena eta natur zienziaren arloan, ikasgai praktiko egitea bururatu zitzaien Aresoko irakasleei, eta horretarako mendialdera irteera antolatu zuten. Bi talde egin zituzten ikasleekin: txikieneek gaztainak bildu zituzten eta zaharragoek, berriz, onddo mordoa, 46 klase desberdin. Alajaina!

Erakusketa jarri zuten eskolan eta guraso guztiak gonbidatu zituzten ikustera. Geroago jangarriak ziren onddoekin eta gibelurdinarekin tortilla egin eta dastatzera ere guztiak gonbidatu zituzten. Ogia ere bertan egin zuten Aresoko irinarekin.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun