Ekitaldiz bete dute aurten ere azaroa Kultur Taldeak eta Udalak. Kalendarioan hurbilen dauzkagunak aipatuz esan, larunbat honetan,hilak 3, Jaione Olazabal aresoarraren kantaldia izanen dela Ganbaran, 20:00etatik aurrera. Hurrengo asteburuan, berriz, hilak 11 igandea, Heriz magoaren emanaldia izanen da 17:30etik aurrera.