Goizuetako Gazte Asanbladak aurten 16.urteurrena ospatzen duen honetan, aukera ona ikusi du beraien beharrak eta gustoak aurrera eramateaz gain, herritarren nahiak ere zein diren jakiteko eta kontutan hartzeko. Horregatik, edonork edozein proposamen, kezka, iritzi, kritika egin nahi izanez gero, iradokizunen kutxa jarri du Amaia Kafetegian. Modu honetara, gaztetxetik atera eta herritar guztion parte-hartzea bultzatu nahi dugu. Beraz badakizue! Hartu papera eta boligrafoa, buruari bueltatxo pare bat eman eta aprobetxatu aukera hau! Bide batez, aipatu, gazteok asteburuetarako autobus publikoaren beharra ikusten genuela herrian eta horregatik Udalari eskaera hori egin genion, asteburu edo larunbatetan behintzat garraioa jartzea. Batez ere, alkohola edan eta autoa hartzea saiestearren, parrandan lasaiago ibiltzeko…Baina horretarako zuen laguntza behar dugu: Zein asteburutan jarriko zenukete autobusa Hernanira? Aztertu Hernanira joateko ohitura duzuen egunen bat, egun bereziren bat edo sagardo garaiko egun zehatzen bat eta lehen aipatu bezala, eman diezaiogun erabilera iradokizunen kutxari. Garraio publikoa herri guztiarentzako zerbitzu bat da, beraz, guztiok parte har dezagun! Orain ez daukazu aitzakiarik! Besterik gabe, zure ekarpena luzatuko duzulakoan edo Gazte Asanbladako ekintzen batean elkar ikusiko dugulakoan, ea guztion partehartzearekin beste hainbeste urte lanean jarraitzen dugun!!!
Goizuetako Gazta Asanblada