Irailaren 30ean jokatu ziren Leitzako Eskuz Binakako III.Txapelketaren finalak. Amazabal pilotalekua kolkoraino bete ez bazen ere, jende asko gerturatu zen. Sei final jokatu ziren eta guztira Euskal Herriko hainbat txokotatik gerturatutako 24 protagonista ikusteko parada egon zen. Leitzar kirolariei dagokienez, Ander Eskudero benjaminen mailan aritu zen, Iñaki Saralegi hasi berrietan eta kadeteetan Jon Jaunarena. Ekitaldi honen amaierarekin, Leitzako Pilota Eskolak bere denboraldiari etenaldia eman dio. Aurtengoa gutxi bezalakoa izan da eta heldu denari behar bezala adarretatik hartu ahal izateko, atsedenean dira. Besteak beste, Nafarroako eta Euskal Herriko Herriarteko txapelak ekarri dituzte herrira.