Giro ona Kaskagorren Penthlatoian

TTIPI TTAPA 2007ko urriaren 11

Irailaren 29an egin zen XVIII. Kaskagorren Penthlatoia. Aurtengoan ere asko izan ziren, Donostiako Ondarreta hondartzan hasi eta gaueko ordu txikietan leitzaldean amaitu zen lagunarteko frogan parte hartu zutenak; antolatzaileen arabera, 105 lagun, gehienak, Leitza eta donostialdekoak. Lehen hiru betebeharren ostean, helmugara iristen lehena Julen Sagastibeltza leitzar gaztea izan zen. Laugarren eta bosgarren frogen ondoren berriz, denak izan ziren garaile. Ez baita ahaztu behar, Kaskagorren Penthlatoi berezia, lagunartean egun eder bat igarotzea helburu duen kirol eta aisialdiz hornitutako jardunaldia dela.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun