Udako saio bereziaren ostean, Karrape Irratiak urriaren 1ean ekin zion denboraldi berriari. Arantxa Iparragirre eta Unai Sagastibeltzak ekoizten duten irrati lokala, aurtengoan ere, 107.8 FMko entzulegoa entretenitzeko gogoz heldu da. Betiko legez, Karrape Irratiko egun bakoitzak nortasun berezia izanen du.
Hasi berria den denboraldi honetan, goizeroko magazinak lehengo urteko bide bertsutik jarraituko du. Saioak eskainiko dituen produktu asko aurreko ikasturtean entzungai zeudenak izanen baitira. Dena den, berrikuntza batzuk izanen dira programazioan. Aipagarrien artean, Xirika gazte aldizkariaren asteroko kolaborazio berezia, Sakanako Belaixe Irratitik zuzenduriko berriak eta Leitzako kontu zein gaitegi zaharrak ardatz edukiko dituen saio berritzailea.