Aurrera Kirol Elkartearen eguna

TTIPI TTAPA 2007ko urriaren 1a

TTIPI TTAPA

Irailaren 22an euriak lagundu ez arren, Aurrera Kirol Elkarteak ez zuen bere egun berezia ospatu gabe utzi. Eguerdi parterako iragarrita zeuden pilota partidak kenduta, egitarauan aipatutako ekintza guztiak egin ziren. Eguneko unerik gorenena bazkaltzerakoan izan zen, 150 pertsona inguru bildu baitziren. Honekin batera, egun osoan herritar ugari gerturatu zen Aurrerak duen egoitzara, ikusgai zeuden argazki eta dokumentu zaharrek jendearegan interes handia piztu baitzuen.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun