Mikel Nieve Leitzako txirrindulari gazteak amaiera bikaina eman dio denboraldiari. Irailaren 15ean Altsasun egin zen urteko azken txirrindulari ekitaldian garaipena eskuratu zuen. Horrez gain, hurrengo denboraldian Orbeako txirrindularia izango denak, beste hiru garaipen lortu ditu 2006-2007 ikasturtean. Aipagarrienen artean, Eibarren egindako Valenciaga sariketa eta Kataluniako Llobregaten lortutakoa. Gohierriko eta A Coruñako itzulietako bigarren postuak ere bereak izan dira.