Aurrerak hasiera txukuna

TTIPI TTAPA 2007ko urriaren 1a

TTIPI TTAPA

Aurrera Futbol Taldeak lehen hiru partidetan bi puntu urratuz hasi du denboraldia. Aurtengoan talde txurigorria lehengo urtearekin alderatuta maila bat gorago dago, eta badirudi, berritasun hori denboraldi hastapenean nahiko atzeman dela. Orain arteko partidak txukun jokatu dituzten arren, esperientziak eskain dezakeen laguntza falta nabari zaie. Honen adibide dira, Subiza eta Amaya taldeen aurka lortutako berdinketak.

Bestalde, futbol taldeak berak barne egituran ere aldaketak egin ditu. Miguel Bikuña talde arduradun berria fitxatzeaz gain, denboraldi honetan beste zazpi aurpegi berri egonen dira Arkiskileko soropilan. Aurreko denboraldian zeuden zortzi jokalarik taldea utzi dute.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun