Urrian hasiko dira eskolaz kanpoko jarduerak

TTIPI TTAPA 2007ko urriaren 1a

Gurasoentzako ikastaroak ere antolatu dira

Ikasturtearekin batera, txikienentzako eskolaz kanpoko jarduerak ate joka datoz. Denok Bat Guraso Elkarteak antolatuta, gaztetxoek aukera zabala daukate eskuragarri: futbola, igeriketa, pilota, frontenisa… Dena den, kultura eta artearekin lotura daukaten aktibitateak ere eskainiko dira, margoketa eta antzerkigintza, adibidez. Ikastaro gehienak urriaren hasieran abiatuko dira eta udaberrian edota kurtso bukaerarekin amaitu.

Baina gurasoek ere edukiko dute jarduera batzuetan parte hartzeko aukera. Lehengo ikasturtean harrera ona izan zutenez, aurten errepikatzea erabaki dute. Jarduera horiek Guraso Eskola eta Gurasoei zuzenduriko informatika ikastaroa dira

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun