Antonio Alustiza eta Txiki seigarren Nazioarteko Ardi-Txakur Txapelketan

TTIPI TTAPA 2007ko urriaren 1a

TTIPI TTAPA

Euskal Herriko txapelketan hirugarren postua eskuratu zuen

Antonio Alustiza aresoarrak eta Txiki bere txakurrak seigarren postua eskuratu zuten Oñatin egindako Nazioarteko Ardi-txakur Txapelketan. Euskal Herriko txapelketari dagokionean, berriz, hirugarren gelditu ziren. Nonbait eguraldi beroak eta jendearen maila urtetik urtera altuagoa denez, hauek izan dira aurtengo emaitzaren ondorioak Antoniorentzat.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun