Kultur Taldeak denboraldi berriari ekin dio udako oporraldia bukatutakoan. Azaro kulturala eta Xapo aldizkariaren antolakuntza martxan da dagoeneko, baina ideia berriekin eta lanerako gogoarekin heldu den edozein pozik hartuko omen lukete ondoan, azken urte hauetan taldea murrizten joan baita pixkanaka. Hurrengo bilera urriaren 10eko ilunabarreko 8etan eginen omen dute Herriko Etxean.