Petrixeneko haritzak (33.315 eurotan baloratuak) eta Zontzorrotz (219.733 euro) eta Maldamalkor (289.586 euro) parajeetako pinuak atera zituen enkantera herriak, baina ez zuten eskaintzarik jaso. Egoera honen aurrean, hainbat kontratista gonbidatuko ditu Udalak egokia iruditzen zaien eskaintza-ekonomikoa luzatu dezaten. Horrela erabaki zuen behintzat korporazioak gehiengoz iraileko plenoan.