Bukatu ziren oporrak ikasleentzat ere, eta gaztetxoenak eskolan hasi dira dagoeneko. Aurtengo ikasturtean sei haur hasi berri dira , eta beste bat atera. Denetara 25 haur daude bi geletan banaturik, eta bakoitzean irakasle bat dago, haundiekin Mikel Ilarregi, eta txikiekin, berriz, Lierni Sagastibeltza, joan den urteko irakasleak. Hauez gain, logopeda bat ere badago, eta hainbat ikasgaietarako Leitzatik irakasle ibiltariak etorriko dira.