Ixabel eta Ainhoa Antsa izeba-ilobak ederki ari dira segan. Berriki Euskal Herriko nazioarteko erako txapelketan parte hartu zuten taldeka bertze birekin, Ordizian, baita irabazi ere. Elgarrekin izeneko taldean aurkeztu ziren, eta nesketan bi talde aurkeztu baziren ere ez zuten hutsik egin. Zorionak eta segi horretan!