Alkatea herritarren zain

TTIPI TTAPA 2007ko irailaren 17a

Iradokizunak, kexak, alabantzak edo eskaera pertsonalak alkateari egin nahi dizkieten herritarrek aukera ederra eta erosoa izanen dute hemendik aurrera, astearte arratsaldero 16:30etik 20:00etara bere bulegoan egonen baita Miel Joxe Lekuona, jendea noiz azaldu zain. Hitzordua hartzea gomendioa omen da, bisitan doanaren onerako. Alkatetzako berriekin segituz, esan, azken asteetan Herriko Etxetik igarotzen ari direla bertako erakunde guztietako ordezkariak, ondorengo hilabeteetarako dituzten asmo eta premien berri emanez alkateari. Hauetaz gain, eta pinuaren egoera larria dela eta, gure basoetan lanean ari diren kontratistekin bildu da Udala banan bana. Nafarroako Gobernuko Mendietako zuzendariarekin ere elkartu berriak dira Iruñean herriko ordezkari politikoak.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun