Eguraldia lagun, giro bikainean igaro dira aurtengo San Tiburtzioak. Asteburuan elkartutako jendetzaren ostean, asteko egunak lasaiago eta herrikoiagoak izan zirela esan daiteke. Urtero legez, Aurrera Dantza Taldekoek eta Jeiki abesbatzakoek jaietako protagonismorik handienetakoa gorpuztu zuten, bi ekitaldi hauek jendetza andana erakarri baitzuten. Hauetaz gain, aipatu, herriko txitulariek, goizeroko zezenek eta Incansables txarangako partaideek, aurtengoan ere garrantzi handia izan dutela. Berauek ardurtzen baitziren jaietako egun luzeei hasiera eman eta nolabaiteko atseden une bat ezartzeaz.