Jeiki abesbatzaren oharra

TTIPI TTAPA 2007ko irailaren 3a

Leitzako Jeiki abesbatzak ikasturte berrirako kantu klaseak antolatu nahi ditu. Urritik aurrera gauzatuko diren saioak hirugarren edizioari dagozkionak izanen dira.

Dena den, Jeikikoek aurtengoan berrikuntza bat txertatu nahi izan dute. Abesbatzako partaideek plazaratu bezala, aurtengoan abeslariez gaindi, herritar guztiei zabaldu nahi izan dieite mezua. Kantu klaseak hartu eta kantuaren misterioez jabetzeko, ez baita zertan abesbatzako partaide izan.

Interesatuak 635 714 235era hots egin beharko du, 16:00etatik 18:00ak arte. Azken eguna irailaren 12a izango da. Gogoratu, kantu klaseak Irungo Eugenia Echaren eskolak emanen dituela.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun