Plazaolan barna II. Maratoi erdia

TTIPI TTAPA 2007ko irailaren 3a

Plazaola Partzuergoak antolatuta, irailaren 16an Plazaolatik barna igaroko den Leitza-Lekunberri II. Maratoi erdia burutuko da. Izen-ematea irailaren 12ra bitartekoa da eta antolatzaileek argi adierazi bezala, 200 pertsonei mugaturiko ekitaldia izanen da. Interesatua dagoen orok informazio gehiago eskuratu nahi balu www.plazaola.org web orrialdean lortu ahal izango du. Gauza askoren artean, bertan daude aurre izen-emate orria, araudia eta frogaren profila.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun