Urte asko pasa dira Suro auzoan jai ekitaldirik ospatu ez dela. Herriko zaharrenek beraien gazte denboran egun bat auzo honetan pasatzen zutela diote. Aurten egun oso bat izan ez bada ere, bertan ekitaldi bikain eta atsegina eskaini zuen segalari koadrilak, Ainhoa eta Isabel Ansa tartean zirela.
Azoka txikia
Arrakasta ezinhobea izan zuen herrian egindako eskulangile eta produktuen erakusketak. Aurtengoa azokaren hirugarren edizioa izan zen. Eltzeko gazta, gazta, sagardoa, txakolina, postreak... denetarik eskaini zuten bertan. Leku berean egin zen tortila lehiaketak ere, parte-hartze haundiarekin, gainera. 25 partaide aurkeztu ziren eta bi sari banatu hoberenarentzat. Bat epaimahaiak erabakitakoa, kooperatiba etxekoek jaso zuten, eta bestea, bertan bildutakoek aukeratutakoa Plazko Javierrentzat izan zen.