Mikel Olazabal profesionaletan

TTIPI TTAPA 2007ko ira. 3a, 13:06

Mikel Olazabal Aresoko pelotari gazteak profesionaletarako saltoa egin zuen abuztuaren 13an Leitzako Amazabal frontoian. Trebe eta ausart aritu zen eta hainbeste buruhauste eman dion ezker eskuarekin egin zituen tanto gehienak, 14, hain zuzen. Asko gozatuz jokatu zuen, maila oso ona emanez, eta horrekin batera konfidantza hartuz. Kirolen atalean ere bera izanen dugu solaslagun. Zorte on hasi berri duen ibilbidean.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun