Antonio Alustiza Txiki txakurrarekin zazpigarren aldiz txapeldun atera zen abuztuaren 26an Uharte-Arakilen jokatu zen 40. ArtzaiTxakur Lehiaketan. Bederatzi parte hartzaile izan ziren eta hiru bakarrik iritsi ziren finaleko frogara. Antoniok eta Txikik 300 puntu eskuratu zituzten, bigarren bikoteak baino 35 puntu gehiago. Txapelak txartela eman dio Euskal Herriko Txapelketan parte hartzeko, aurten Aspe herrian jokatuko dena, irailaren 16an.