Euskal Herriko Gazte Independentistek antolatuta Gazte Martxa eginen da asteburu honetan Goizuetatik Oiartzunera. Hala, gaur arratsaldean, 19:30ean, Goizuetan eginen diren jokuekin emanen diote hasiera egitarauari. Ondotik, afaria eginen da eta Nafarroako historiaren inguruko hitzaldia izanen da.
Martxa bihar goizean hasiko da, 09:00etan paratu dute horretarako hitzordua. Antolatzaileek iragarri dutenez, Nafarroa eta Gipuzkoako mugan zurezko eskultura bat paratuko dute. Bidean bazkaldu ondotik, eta Hernanira ailegatuta, manifestazioa eginen dute Hernaniko kaleetan, 19:00etan. Ondotik, herri afaria eginen dute, eta martxa pasatuko den herri bakoitzeko musika talde batek kontzertua eskainiko du. Martxari akabera emateko, igandean, 13:30 aldean ailegatuko dira Oiartzunera eta amaiera ekitaldiaren ondotik bazkaria eginen dute.