Leitza Herri arteko txapeldun

TTIPI TTAPA 2007ko uztailaren 31

Leitzak Euskal Herriko Herri arteko txapelketa eskuratu du Arrasaten, Berrizen aurka jokaturiko finalean.
Nafarrak kadete eta senior mailako kategorietan nagusitu ziren eta jubeniletan 22-0 galdu zuten.

Lehen tantoa leitzarrek eskuratu zuten kadeteei esker. Ander Aranburu eta Jon Jaurenak, 22-16 irabazi zuten Loidi eta Urkijoren aurrean.
Materiala sobera izan zen, baina leitzarrendako onuragarria izan zen.

Jubeniletan bizkaitarrak aise irabazi zuten. Alberdi eta Perosanz ziren faboritoak eta 22-0 irabazi zuten Oihan Alduntzi eta Aitor Goikoetxearen aurrean. Hala, berdinketa zegoen nafar eta bizkaitarren artean.

Hortaz, seniorrek zuten guztia erabakitzeko erantzukizuna. Olazabal eta Iriarte aritu ziren Leitzatik eta Gonzalez-Zabala Berriz ordezkatuz.
Neurketaren lehen zatia berdinduta egon zen eta borroka egon zen bi bikoteen artean. Bi berdinketa eman ziren 4ra eta 6ra, eta handik goiti, Olazabal aurrelariak bere jokoa erakutsi eta sakez 6 tanto egin zituen.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun