Udan ere txikiak eskolara!

TTIPI TTAPA 2007ko uztailaren 23a

Argazkia: Nerea Zabaleta TTIPI TTAPA

Orain bi urte hasitako proiektuak, aurten ere jarraipena izan du. Etxeko txikienek ekainean oporrak hartzen dituzte. Guraso askok, aldiz, beren betebeharrak dituzte eta askotan haurrekin zer egin ez dakitela geratzen dira. Hori ekidite aldera, begirale talde bat elkartu eta uztaileko goizetan umeak zaintzeko proiektu bat garatu zuten. Aurten ere asko izan dira deialdi berezian izena eman dutenak. Guztira bost begirale dira eta eskolako egoitzan egoten diren arren, bestelako jarduerak ere egiten dituzte. Aipagarrien artean toki desberdinetara egin dituzten txangoak, baina honetaz gain, eskulanak, jolasak… jarduera dibertigarri eta freskagarriek ere eduki dute beren presentzia.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun