Plazaola aldizkariko irabazleak

TTIPI TTAPA 2007ko uztailaren 23a

Amaia Agirre TTIPI TTAPA

Uztailaren 8an kaleratu ziren 2007ko Plazaola aldizkariko azalen irabazleen izenak. 16 urtetik gorako mailan, lehengo urtean bezala, Amaia Agirrerentzat izan da garaipena. Agirreren lana jaietako azal ofiziala izanen da.

16 urtetik beherako sailean, berriz, Lierni Sestorainek eskuratu zuen lehen saria. Gaztetxoaren lana, azalaren ondoko orrialdeetako batean agertuko da. Sariketari dagokionez, aipatu, aurtengoan iaz baino jende gutxiagok hartu duela parte eta urtero bezala, sari banaketa abuztuaren 10ean pestei hasiera eman eta gutxira eginen dela.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun