Adineko pertsonentzako oroimen tailerra antolatu da

TTIPI TTAPA 2007ko uztailaren 23a

Irailaren 18tik urriaren 25era eginen dira

Uda bete-betean egon eta jende asko hainbeste merezitako oporretan murgilduta dagoen arren, 2007-2008 ikasturtea ate joka dabil. Jakina da etxeko txiki eta gaztetxoek eskolarako bidea hartu beharko dutela. Beste batzuek, berriz, beren eguneroko beharretara itzuli beharko dute. Adineko pertsonek nahi izanez gero ere, edukiko dute ikastaro berezi batean parte hartzeko aukera. Orain egun batzuk iragarri moduan, Leitzako Jubilatuen Elkarteak adineko pertsonei zuzendutako oroimen tailerra antolatu baitu.

Izen emateko epea uztailaren 18an amaitu zen. Ikastaroa bera berriz, irailaren 18an hasiko da eta amaiera, urriaren 25ean izanen du. Guztira 12 saio eginen dira eta denak ordu eta erdiko iraupena edukiko dute.

Helburua norbanakoak barnean daukan oroimenak nola lan egiten duen ikastea eta eguneroko bizitzan memoria ardatz gerta daitezken zailtasun ugariei baliabide egokiak aurkitzen jakitea izango da.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun