15 urte besterik ez, eta izen handiko txapela eskuratu du Jon Jaunarenak: Elgetako lau t’erdiko txapela, kadeteen mailan. 11 tanto egin zizkion sakez Ansotegiri, eta 0-12ko partzialarekin zuzenean joan zen 22ra. Azkenean, 12 eta 22ko markagailuarekin irabazi zuen. Aniceto Lazkano Asegarceko teknikoarekin entrenatzen da Jaunarena Tolosan, eta etorkizun haundiko pilotaria dela argi dago. Zorionak eta segi aurrera!