Ekainaren 22an 2007ko Bai Euskarari Ziurtagiriak banatu ziren. Karrapen egin zen ekitaldian, Leitza eta Aresoko elkargo, enpresa eta bestelako entitate desberdinei 51 ziurtagiri banatu zitzaizkien. Euskal Herriko hainbat txokotan bezala, aurtengo ekitaldian Ziurtagirien Elkarte jaio berriaren presentzia nabariko izan zen. Hori dela eta, zigilu desberdina edukitzeaz gain, 51 protagonistei Jorge Oteizaren ortu berezian ereindako antelan berezi bana banatu zitzaien.