Juan Bautista Irazokik zuzentzen duen 8 eta 16 urte arteko abesbatzak, Fadunito izeneko antzerki talde kataluniarraren ikuskizuna hornitzen parte hartu du. Kale antzerkiari zuzendutako ikuskizunak egin ohi ditu, eta azkenaldian bere azken lana prestatzen dabil, espainiar estatuko hiru belaunaldi desberdinetako eskola giroa plazaratzeko helburuz. Guztiz desberdinak diren giro horiek behar bezala girotzeko, Asketa Txiki Abesbatzak 5 abesti grabatu ditu: Maite, Begiak, Txeru, Ama eta Eskual Lurreko abesti herrikoiak izanen dira.
Grabaketak uztailaren 2an egin zituzten Ohialde Txoko egoitzan. Aipatu Leitzako abesbatzaz gain, beste batzuek ere parte hartuko dutela Fadunitoren espektakulua musikalki behar bezala girotzen.