Udal ordezkariek hurrengo lau urteetako karguak banatu dituzte

TTIPI TTAPA 2007ko uztailaren 9a

Ekainaren 30ean egin zen Udalbatza berriaren lehen Batzarra

Legealdi berri guztietan egin ohi den moduan, Udaletxean gauzatutako lehen Batzarrean, datozen lau urteetarako zinegotzi bakoitzaren eginbeharrak banatu ziren. ANV alderdiak 9 eginkizunetan lehen ordezkaritza izanen du. UPNk berriz, herriari zuzendutako bi eginbeharretan edukiko du ordezkaritza nagusia.EA alderdiak, aldiz, ez du inongo esparruan ordezkaritza nagusirik edukiko, baina 8 esparrutan bigarren postuan izendatuak izan dira.

Jabi Zabalo, Leitzako alkatea, Hirigintza eta Herrilanak eta Ogasuna, ekonomia eta langileria sailen ordezkari izango da. Maria Azpiroz berriz, Euskera eta Hezkuntza esparruetaz arduratuko da.Juan Maria Barriola Mendia eta Ingurunea, eta Kulturaren ordezkari izango da. Ainara Gastearenak Herri Eragileak eta Osasuna-Ongizatea sailak gidatuko ditu. ANVren azken ardura, Kirola izango da, Jon Arangoaren esku. UPN alderdiak Turismoa eta Hondakin Solidoen esparruak zuzenduko ditu. Lehenaz, Jose Miguel Goicoechea arduratuko da eta bigarrenaz, Silvestre Zubitur.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun