Babes ofizialeko etxebizitzetarako izen emateko epea zabalik

TTIPI TTAPA 2007ko uztailaren 9a

Hurrengo irailean hasiko dira 12 pisu eraikitzen

Bultzatzaileak (Udala) eta promotoreak (Zabala-Goikoetxea) uste eta nahi baino askoz luzeago joan den burokrazia prozesua bukatutakoan, Plazeneko alorreko 12 etxebizitzaz osatutako blokea eraikitzeari ekinen diote ziur hurrengo irailean.

Abenduan Nafarroako Gobernuaren eskuetan utzitako proiektuak orain dela 15 egun jaso du Iruñeko teknikoen oniritzia. Beraz, hurrengo faseari ekin ziezaiokeen promotoreak eta horrelaxe egin du, izena emateko epea zabalduz Herriko Etxean. Uztailarekin batera bukatuko da epe hau, eta udaletxera joan aurretik informazio gehiago nahi duenak 948 514228- 679 479893 telefono zenbakietara jo beharko du.

Azkenik esan behar da, hurrengo irailetik aurrera gehienez 18 hilabeteko epea izanen duela promotoreak aipatutako blokea bukatu eta jabeei giltzak entregatzeko.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun