Legeak iragarri bezala, ekainaren 16ean aurkeztu zen datozen lau urteetan edukiko dugun Udala —argazkian hautetsi berriak—. Ekitaldian guztiek beren karguei zin egin zieten eta Leitza herriaren alde lan egingo zutela hitz eman. Arrazoi desberdinak tarteko, Udala osatuko duten ordezkari guztiak ez ziren bertan izan. Halere, goiza inolako arazorik gabe burutu zen.