Urteroko hitzorduari jarraiki, aurtengoan ere Gorriztarango Egunak ez du hutsik egingo. Gorriztaran auzokoek antolatzen duten egun osoko jai mamitsu eta hornitua, uztailaren 1ean Basa Kabin izanen da. Aurtengoan protagonista nagusi bezala, Sebastian Lizaso eta Mañukorta bertsolariak izanen dira. Honetaz gain, urteroko Mus Txapelketa eta txokolatada ezaguna ere present izanen dira.