Eguraldia berotu eta eguzkia diztira dotoreenarekin janztearekin batera, Leitzako igerilekua prest da hiru hilabeteetako lanaldiari ekiteko. Ekainaren 18an zabaldu zituen ateak eta 2007-2008 ikasturtea hasi bitarte, zabalik egonen da.
Lehen bost egunetan arratsaldez bakarrik ireki dute badute ere, txikienek oporrak hartuz geroztik, 11:00etatik 20:00ak bitarte dago zabalik.
Igerilekura hurbiltzen den orok, prezio aldetik eskaintza bat baino gehiago edukiko du eskura. Eguneko sarrera soltea edota denboraldi guztirako bonoa egiteko aukera edukitzeaz gain, 10 egunetarako txartel berezia egin daiteke. Honetaz gain, igerilekuko taberna zabalik izanen da eta eguzkia era eroso eta lasaigarri batean hartu nahi duenarentzat hamakak alokairuan.