Larunbat honetan, hilak 30, ospatuko da Zuberoako Mendikotan herrien arteko Euskal Joko eta Jolasen Xiba Jaialdiaren finala, eta Goizuetako taldea bertan izanen da, 2004ko edizioan bezalaxe. Ekainaren 9ko Atarrabiako kanporaketan eskuratu zuten goizuetarrek finalerako txartela. Lau herri lehiatu ziren bertan, eta gure ordezkariak bigarren sailkatu ziren, Irainetaren atzetik, eta Iruña eta Uharte-Arakilen aurretik.