Eliza konpontzeko laguntza eman daiteke Nafarroako Kutxan

Juana Mari SAIZAR 2007ko eka. 28a, 18:44
Elizaren egoera ez da oso ona eta berrikuntza beharrean dago aspaldian. TTIPI TTAPA

Apaizik ez dagoelako bi seglarrek ematen dituzte igandetako mezak

Elizaren egoera aspalditik berrikuntza beharrean dago, batez ere teilatuari dagokionean. Euria egitean, itxuzurak azaltzen dira bizpahiru tokitan. Hezetasunarekin, barrengo pareten igeltsua lurrera erortzen da eta zuloak bobedaren sapaian ageri dira. Elizaren eguneroko gastuak mantentzeko igandeko mezetan lortutako diru-laguntzarekin ez da nahikoa, eta aurten, Nafarroako Kutxan proiektu bat aurkeztu da elizaren konponketak egiteko. Beraz, herritar guztiei deia zabaltzen zaie beren proiektuen asmoak herriko elizarentzat izan daitezen. Parrokiaren izenean, eskerrik asko.

Bertzalde, ekainaren 17ko meza, lehenengo aldiz apezarik gabe eman zen. Bi seglarren artean eman zuten meza eta, hemendik aurrera, horretara ohituratzen hasi beharko da pixkanaka-pixkanaka, apaiz eskariarengatik.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun