Herriko pilotariak

Nerea ALTZURI 2007ko ekainaren 22a

Pilotak herrian duen afizioa ezin da ukatu, eta modalitate batean edo bertzean, ederki moldatzen dira herritarrak. Irungo Kurpil Kirol Taldeak antolatzen duen txapelketan, erraterako, hiru ordezkari izan ditugu finalean. Gazteen mailan, Joseba Madariaga, Hodei Iturriotz lagun zuela, eta senior mailan, Joseba Pikabea eta Beñat Mitxelena. Finalak joan den ortziralean, ekainak 22, jokatzekoak ziren, baina lerro hauek idazterakoan ez genuen finaleko emaitzen berririk.

Bertzalde, Lesakako xokoko pilota txapelketan, bertze bi ordezkari izan ditugu: Jose Agustin Goñi eta Jabiertxo Iparragirre. Azken hau, finalerdietan aritzekoa zen, baina aitzineko kasuan bezala, hau idazterako ezin izan genuen jakin finalerako txartela lortu zuen ala ez.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun