Aspaldidanik gustatu izan zaigu goizuetarroi gure inguruko berri jasotzea modu batean zein bestean. Arrazoi honengatik esan dezakegu izaten dutela hainbesteko arrakasta bai Ttipi-Ttapak eta baita Xapo aldizkariak ere.
Arrakasta hau aprobetxatuz, Goizuetako Segi gazte erakundeak hiru hilero aldizkari hau kaleratzeko konpromisoa hartu du. Batez ere, herriko eta bereziki gazteon inguruko informazioa argitaratuz. Bide batez, gure lanketaren berri emango dugu ahalik eta zehatzen zuengana iristeko eta zuek ere barneratu ahal izateko.
Lehen aipatu bezala, hiru hilero aurkituko duzu irakurgai herriko hainbat taberna eta erakunde publikoetan. Beraz, harira egon nahi baduzu irakurri Goizueta astintzen eta gozatu!
Bestalde, aldizkarirako ekarpenen bat egin nahi izanez gero, aukera guztiak dituzu goizuastintzen@gaztesarea.netera zure proposamena bidaliz
Goizuetako Segi