Biribilgunea egiteko dirulaguntza

Joseba URKIOLA 2007ko ekainaren 11

Gobernuak NA-170 (Leitza-Doneztebe) eta N-1700 (Leitza Lekunberri) errepideak elkartzen diren puntuan rotonda edo biribilgunea egiteko dirulaguntza onartu du. Leku arazoei aurre egitea da helburua, eta biribilgune berriko galtzadak 7 metro zabal izanen ditu. Obraren aurrekontua 262.939,82 eurokoa da, eta horietatik 123.036 emanen ditu Gobernuak.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun