Urtero garai honetan egiten duen moduan, Aralar Musika Eskolak 2007/2008 ikasturteari begirako matrikulazio kanpaina abian jarria du. Aipatu, aurtengo ikasturtean ikasle izan direnei dagoeneko banatu zaizkiela izena emateko orriak. Beste guztientzat, aldiz, inprimakiak udaletxean eskuragarri egonen dira. Izena emateko azken eguna, ekainaren 30a izanen da.