Ospakizun ugari San Migel parrokian

Joseba URKIOLA 2007ko maiatzaren 28a

TTIPI TTAPA

Maiatzeko ohiko lore eskaintzekin batera, Leitzako elizan ospakizun ugari antolatuak izan dira. Apirilean hasi eta udazkena bitarte, larunbat askotan ezkontzak egoteaz gain, jaunartze eta sendotza egingo dutenak ere protagonista baitira. Jaunartzeak maiatzaren 20an egin ziren. Aurtengoan, 1998. urtean jaiotakoak izan dira protagonistak —argazkian—, guztira zortzi. Aipatu, normalki, Leitzan jaunartzeak maiatzeko azkeneko igandean izan ohi direla. Baina aurten, hauteskundeak zirenez, data aurreratu egin behar izan dute. Sendotza, berriz, ekainaren 2an eginen da. Egun horretarako hitzartuta dauden gehienak, 1990. urtean argia ikusitakoak dira.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun