Autobus geltokiak berriro aldatuak

Joseba URKIOLA 2007ko mai. 28a, 18:56

Orain hilabete batzuk, Mariezcurrena S.L. eta La Roncalesa enpresetako autobusen geltokiak aldatuak izan ziren. Orain gutxi eta herritar ugariren eskaerak aintzat hartuta, Udalak geltoki berriak finkatu ditu. Honako hauexek lirateke gune berriak: Mariezcurrena S.L. enpresako autobusa, Korrenea eta Basumenearen arteko espaloian hartu ahal izango da. La Roncalesa etxearen zerbitzua, berriz, Santander banketxea dagoen eraikinaren alboko pasabidean.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun