Juana Irurtia II. Ipuin Lehiaketako irabazle

Joseba URKIOLA 2007ko maiatzaren 28a

Leitzako Kultur Taldeak antolatutako II. Ipuin Lehiaketa Juana Irurtia Lizarragak eskuratu zuen. Aurtengo irabazlearen izena, maiatzaren 4an herriko liburutegian egin zen ekitaldi batean eman zen argitara. Juanak eginiko idazkiaren izenburua, “Galtzadabordako Lutxi” izan zen.

Irabazleaz gain, aurtengo sariketan beste lau pertsonek ere hartu zuten parte. Aurretik jakinarazi bezala, hauen guztien lanak liburu batean bilduko dira, eta idazki bilduma interesatua dagoen ororentzako, liburutegian egonen da.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun