Orain hilabete batzuk iragarri moduan, Leitzan pelikula bat grabatuko dute. “La buena nueva” du izenburua. Helena Tabernaren zuzendaritzapean, lan honek Gerra Zibileko garaiak eta bertako istorio batzuk hartuko ditu ardatz nagusitzat.
Film luzeko protagonista Unax Ugalde gasteiztarra izango da. Honetaz gain, Euskal Herrian ezagunak diren bestelako pertsonaia batzuk ere present izanen dira. Dena den, aipatu, udazkenean Udaletxean eta Amazabal Institutuan egin ziren probek ere euren fruituak eman dituztela. Horrela, herritar batzuk Helena Tabernaren filman parte hartzeko aukera izanen dute.
Film osoa ez da herrian grabatuko, baina filmaren arduradunek esan dutenaren arabera, datozen asteetan herriko hainbat toki eta txokotako irudiak hartuko dituzte. Aipagarrien artean: Plaza, San Migel eliza eta Juanenea. Grabaketa lanak lehengo astean hasi ziren, eta esanak betetzen badira, San Juanak bitarte, Unax Ugalde eta konpainia herrian ikusteko aukera izanen dugu.