Eguraldi txarra eta gaixoen bisitak tarteko berandutu egin bazen ere, azkenean ailegatu zen Migel Aingeruaren irudia elizara. Herri sarreran esperoan egon zirenek, aspaldiko ohiturak berritu zituzten. Garai batean, Gorrititik etortzen zen zaldi gainean, eta aresoarrak paperak eta zapiak hartu eta mendiz mendi bere bila joaten omen ziren. Izan ere, Aresoko jendeak fede haundia omen zuen Migel Aingeruarekin. Esaten denez, aspalditik herrian zabaldua zegoen izurrite bat bere bisitarekin desagertu zen. Geroztik, santutegian herritarrentzako gela bat omen dago, otoitz egitera joaten direnentzat.