Nahiz eta asko luzatu diren, dagoeneko bukatu dira herriko obrak: kaleak politak gelditu dira, galtzada-harri leuna paratu dute, bi koloretakoa, marrazki polita dute, gainera. Eta bitxia eta aldi berean, polita dena, autobus geltoki aurrean, borobil handi baten barruan, harriarekin landu duten herriko armarria da.