Umore Onak antolatua, maiatzaren 12ko mus txapelketan 18 bikotek parte hartu zuten, eta Laxtol–Pello lesakarrek eskuratu zuten sari nagusia: nekazal turismo etxe batean lau lagunentzat asteburu bat. Bigarren saria, Fagollaga jatetxean bi lagunentzako otordua, Eustakito eta Manolito herritarrek lortu zuten.