Kultur Taldearen eskutik heldu den Xaporen seigarren aleak eta Segi gazte erakundearen Goizueta astintzenen lehenengoak argia ikusi berri dute.
Xapok zuzen bete du 2007an ere urtero udaberriarekin duen hitzordua, eta bere 28 orrialdetan herritar exijenteena ere asetzeko moduko edukiak aurki daitezke. Kontu eta argazki zaharrak, erreportajeak, elkarrizketak, bidaiak, artikuluak, eta abarrek osatzen dute etxez-etxe doan banatu den aldizkari honen aurtengo alea.
Orri gutxiagokoa, baina hagitz mamitsua eta koloretsua da herriko Segiko gazteek argitaratu duten Goizueta astintzen. Hiruhilabetekaria izateko asmoarekin, jaio den aldizkari honetan herriko arazoei eta gabeziei begirada botatzeaz gain, hauteskundeak eta gazteek antolatutako Txinoko festak dira aipagai. Segikoen aldizkariaren difusioa Xaporena baino askoz mugatuagoa da, zoritxarrez, hauek ez baitute oraindik instituzioen dirulaguntzarik lortu.